Ir a la Home 2008.ko Abuztuak 29
Ir a la Home
Bidasoa K.K.ren Presidente naizen aldetik, ongi etorria eman nahi dizuet gure web orri berrira, bidasoatar zaletu guztientzat eta, oro har, eskubaloi zaletu guztientzat topagune bihur dadin diseinaturiko orri honetara.

Nahi genuke aurten gure Kluba bihotzean daramagun guztiontzat web orri hau erreferentzia izatea, betiere informazio arina eta puntuala eskainiz, elkarrekin komunikatzeko eta Klubean gertatzen den guztiaz informatuta egoteko era berri bat izatea.

Gure orria dinamikoago egingo duten sail berriak sartu ditugu, baina horretarako zuokin guztiokin kontatzen dugu.

Espero dut denboraldi hau izatea Kluba etorkizunari begira dagoen erakunde moderno bihurtuko dena, eta hauxe dugu helburu hori lortzeko lehen urratsa.

Komunikabide berri honetaz baliatzen naiz Klubari lagun diezaiozuela eskatzeko, laguntza horrekin babestu nahi baititugu taldeak mailarik gorenean egon daitezen laguntzeko.


José Ángel Sodupe Aguirre
BIDASOA KIROL KLUBAREN PRESIDENTEA