Bidasoa K.E. ren nazioarteko debuta Europako Kopako 87/88 denboraldiko eliminazio aurreko txanda batean izan zen. Irundarrek eliminatzea lortu zuten aurkaria Frantziako Gagny-a izan zen. Harrezkero talde irundarrak Europan beste 8 denboralditan hartu du parte, guztira honako hauetan izan delarik: 3 Europako Kopa , 5 Europako Errekopa eta EHFko Kopa 1 .
Bidasoa k Europako lau finaletan jokatu du eta horietako bitan irabazi egin du ( Europako Kopa 94/95 , Kroaziako Badel Zagreben aurka eta Europako Errekopa 96/97 , Hungariako Fotex Veszprem-en aurka) eta beste bitan galdu ( Europako Errekopa 90/91, Alemaniako Milbertshofen-en aurka, eta Europako Kopa 95/96, FC Barcelonaren aurka).
BIDASOA K.E.ak Europan azken aldiz parte hartu zuenekoa 2000/2001 denboraldia izan zen; orduan taldea E.H.F.ko Kopan finalerdietaraino iritsi zen, eta kanpoan gelditu zen Alemaniako Milbertshofen-ek irabazi zion eta. |