|
|
 |
 |
 |
Entrenatzaileei dagokienez berriz, esan dezagun klub irundar honek bere ibilbidean zehar bederatzi entrenatzaile izan dituela soilik.
José Antonio Apezteguia ren ondoren zuzendaritza teknikoa honako hauen esku egon zen: Antxon Goikoetxea , Carlos Iglesias , Juantxo Villarreal , Ivan Sopalovic , Mario Hernández , Jordi Ribera , Julián Ruiz, Aitor Etxaburu, Jordi Ribera eta berriro ere Julián Ruiz , egungo entrenatzailea dena.
Juantxo
Villarreal en kasuak aipamen berezia merezi du, izan
ere 22 urtez egon zen talde bidasotarra zuzentzen ( 75/76 tik 96/97ra ).
Bidasoa Kirol Klubeko eserlekuan lehenbizikoz 75/76 denboraldian eseri
zen , baina denboraldi hartan taldea zilarrezko mailara jaitsi
zen. Hala ere, bere ibilbideak irundar taldeari lotuta segitu zuen taldearen
lehen teknikari gisa, eta taldea 76/77 denboraldian Ohorezko Mailara
bueltatzea lortu zuen eta ordudanik maila horretan jarraitzen du.
Entrenatzaile gisa duen titulu-kurrikuluma klubarenarekin bat dator eta horregatik abiapuntua 1986/87 denboraldiko Liga da, “ Irungo 11 jokalarirekin, Pasaiako 1ekin eta Jugoslaviako 2rekin”. Ligako 1986/97ko Txapelketa k Bidasoa Kirol Klubeko “hamarraldi bikaina” deituaren bidea ireki zuen . Juantxo Villarrealek zortzi urte geroago egia bihurtu zuen bere ametsa: Europako txapeldun izatea. Sarritan izan zen gainera Euskadiko selekzionatzailea. . |
|
|
 |
 |
|
 |
|
|
|