>> APUNTA ZAITEZ ESKUBALOI ESKOLARA
ESKUBALOI ESKOLA
BIDASOA KIROL KLUBA
8 eta 12 urte bitartekoa bazara...
Ongi pasa nahi baduzu...
Lagun berriak egin nahi badituzu...
Klub handi baten partaide izan nahi baduzu...
Ohiko kirolez aspertuta bazaude....
EZ EGIN ZALANTZARIK
Eman izena Bidasoa Kirol Klubeko Eskubaloi Eskolan!!!
HELBURUAK (Prestakuntza, hezkuntza, dibertsioa, osasuna)
METODOLOGIA (asteko saioa astelehenetan 17:15-18:15 edo 18:15 –19:15, gehienez 10-12 haur begiraleko, ondo pasatzeak eta alderdi ludikoak garrantzi handia dute). HORI GUZTIA EUSKARAZ.
Irungo Kirolaren Udal Patronatuaren babesarekin
Jarduerak eta saioak Hezkuntza Fisiko lizentziadun batek zuzenduak.
JARDUERAK:
-Jokalari Profesionalen Bisitak.
-Jokuak eta partidotxoak, Ohorezko B sailkapeneko partiden atsedenaldietan.
-Jaiak, Torneoak...
EMAN IZENA!!!
IZEN-EMATEKO KUOTAK:
10 euro hilean, hauek lortzeko:
- Eskolak programatutako jarduera hauetan guztietan parte hartzeko: ikasteko saioak; jarduerak, talde profesionalaren partidak egiten diren bitartean, torneoak...
- Kamiseta, Eta entrenamendurako material guztia.
- ERANTZUKIZUN ZIBILEKO ASEGURUA.
- Bidasoa Kirol Klubeko partida guztiak ikusi ahal izatea.
|